XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EULISKI.

William Rollo eskoziatarrak 1925 aldera argitaratu zuen The basque dialect of Marquina.

Barinagako auzunean jasotako ipuin ederrak, euskal folklorearen pitxirik jatorrenetako batzuk ezagutzera eman zituen atzerritar jakintsu onek, Marquiña-inguruko euskeran.

Eta ipuin oien artean Euliski da jostagarrienetako bat.

Joan dan udaran Urberuaga Ubillako baserritar bati ipuin autxe berau entzun diogu, eta zintan artu bezelaxe ematen degu emen.

Markiñen lenago zan jentil bat.

Eta beti bizi zan bera euliyekin, bierrik be ezeban egiten-da.

Euliyek atrapau ta euliyek jan, ta lo egin Xemeingo elizako zelayen etzunda.

Ta mezie be entzuten eban zutunik plantaute.

Bentanie baiño gorago, andiyague zan, ta etzunde be eguela bentanatik ikusten eban altarie, ta andixik entzuten eban mezie.

Ta egun baten ekarri eben Ondarrura barkue egiteko killa aundi bat, arbola aundi bat.

Ixango zan ba iru bat metro kubiko edo gitxienien.

Ta illuntzien jun ziran etxera karreteruok.

Eta biyamon goxien jun zien aritz ori, arboliori Ondarrura eruteko sei buztarri idi, ta ezeben arbolarik topau; baiña Euliski an eguen etzunde zelayen lo.

Ta preguntau eutsen ia an ikusi ete eban alako arbola aundirik edo.

Eta, kontestau eutsen ezekiyela: an euli moltzo bat edo berak tragau ebala, baiña ezebala arbolari ikusi berak.

Ta orduan pentsau eben beran bizar artien eukiko ebala Euliskik ezkutauta arbola aundiyori.

Eta iru gizonek bost egunien segakin, godaiñekin jardun eben beran bizarrak ebaten, eta alan da guzti be ezeben topau.

Eta ordun Euliskik esan eban ia berak euliyek jan zittun lekuen igual jan ein ixango ebala arbola andiyori; eta orduan asi zan beran bierrak egiten eta an asi zan arbola andiyori urteten.

Eta gero eruan eben Ondarrure euren arboliori.

Ta beste baten Euliski jun zan Debara eta Deban ikusi eban txalupa bat itxaso egalien.

Eta iru gizon egozan barruen, eta begitandu jakon euli moltzo aundiye zala, eta danak iruntsi ebazan kopau baten.

Eta gero ostera be etorri eta or ebillen Markiñe-aldien betiko moduen.

Eta markiñarrak euken desafiyo bat durangarrakin.